ZER DA BLOGA?

Bloga webgune bat da, erabiltzaile batek edo gehiagok gai beraren inguruan idatzitako testuak, artikuluak eta iritziak kronologikoki biltzen dituena.



Argitaratutako edukiak, testu-formatukoak ez ezik, multimedia ere izan daitezke (irudiak, audioak, bideoak, etab.).

Beraz, bloga, modu sinplean, honela definituko genuke:


  • Webgune bat da

  • Erabiltzaileak modu errazean artikuluak edo postak (horrela deitzen zaie argotean) argitaratzen ditu.

  • Irakurleek artikulu/post horiei buruzko iritzia eman dezakete (elkarreragin hori da blogak dituen abantaila eta alde nagusietako bat web-orri bateko edukien edizioarekiko)

  • Blogaren egileari edo argitaratzaileari weblogger edo blogger deitzen zaio.